Asteburuko kirol agenda, lasterka eta herriko taldeen partida artean datorkigu

Noaua Aldizkaria 2022ko urr. 28a, 08:00

Pilota, eskubaloia eta futbola asteburuko kirol agendan. Baita Zubietatik igaroko den Lasarte-Oria Bai!, 25. ediziora heldu den herri krosa.

PILOTA
Urriak 28, ostirala
18:00 Usurbilgo frontoian:
Alebinak (2. urtea), 1. m: Pagazpe (Alejo M.)-Behar Zana (Eizagirre)
Infantilak, 2. m: Pagazpe (Indakoetxea)-Añorga-Makatzaga
Kadeteak - 2. m: Pagazpe - Tolosa 1

Pagazpekoak Biarritzen
Euskal Pilotako Mundu Txapelketaren baitan, zesta puntako finalak jokatuko dira larunbat honetan Biarritzeko Jai Alai pilotalekuan. “Aurretik kirol egokituko pala ikuskizuna jokatuko dute Usurbilgo Pagazpeko German Elkoro eta Beñat Lizaso bikoteak (Espainia ordezkatuz), Yann Meunier eta Maixi Cabanne Frantziako selekzioaren aurka”. Pagazpetik aditzera eman dutenez, “lehen aldiz egingo da horrelako ikuskizun bat mundu mailako txapelketa batean”. Jaialdia larunbat honetan izango da, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Mundu mailako jaialdian parte hartu du egunotan Miriam Arrillaga Belokik. Finalean txapeldunorde amaitu du.


FUTBOLA
Urriak 29, larunbata Haranen:
10:00 Infantil neskak:
Usurbil FT A - Santo Tomas
Usurbil FT B - Goierri Gorri FK
11:45 Kadete Preferenteak: Usurbil FT - Real Sociedad C
15:30 Jubenilak B: Usurbil FT B-Amara Berri KE A
17:45 Preferente neskak:  Usurbil FT - Segura KE

Urriak 30, igandea
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT - Tolosa CF B

Urriak 29, larunbata kanpoan:
9:30 Infantil mutilak, Zarauzko Asti Txikin: Zarautz KE C-Usurbil FT
12:55 Kadete mutilak, Lasarten: Ostadar-Usurbil FT B
17:30 Jubenilak, Azpeitiko Garmendipen: Ikasberri KE A-Usurbil FT A
18:10 Preferente mutilak, Lasarten: Ostadar-Usurbil FT
19:15 Erregionalak, Donostiako Matigoxotegin: Irauli Bosteko KK-Usurbil FT


ESKUBALOIA
Urriak 29, larunbata
10:00 Zarautzen. Euskal Liga (kadete mutilak): Zarautz KE-Saizar Usurbil KE
11:30 Zarautzen. Euskal Liga (jubenil mutilak): Zarautz KE-Usurbil KE

Azaroak 1 asteartea
12:00 Jesuitas kiroldegia.
Euskal Liga (senior mutilak):
-Universidad de Deusto-Loyola
-Usurbil KE

Euskal Selekzioarekin
Peru Iraeta eta Iker Nazabalek Euskal Selekzioan parte hartzeko deia jaso dute.


LASARTE-ORIA BAI! HERRI KROS HERRIKOIA
25. ediziora heldu den Ostadar SKT-ren ekimena ospatuko da igandean, urriaren 30ean. Zubietatik igaroko da goizeko 10:30etan abiatuko den 10 kilometroko herri lasterketa. 2 kilometroko bidea egingo du Zubietako eta Txikierdiko lurretan barrena. Hipodromotik sartuko dira Zubietako Kaxkora, handik Aliriko zubitik barrena Txikierdi aldera joko dute lasterkariek abiapunturantz, Lasarte-Oriarantz. Ondorioz, trafikoan mozketak izango direla ohartarazi du Usurbilgo Udalak, "Txikierdirako sarbideetan, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15-11:45 artean. Antolatzaileen esanetan, lasterketak ahalbidetzen dienean autoei pasoa emango diete".