Hamaikakoa osatu zuten duela astebete Sutegiko erakustaretoan, urriaren 22an ospatu zuten Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdiaren baitan. Hamaika artelan, hamaika abesti omentzeko. Anari abeslariak 2000. urtean kaleratu zuen "Habiak", bikoteari buruzko gogoeta biltzen duen diskoa hamaika abestiz osatua dago. Kanta bakoitzeko artelan bat ondu dute beste hainbeste artista hauek guztiek, hamaikako honek: Izibene Oñederrak, Idoia Beratarbidek, Uxue Pascualek, Zaloa Ipiñak, Nagore Legarretak, Marrabilak, Okene Abregok, Ramon Zabalegik, Maite Arbonicsek, Txakur Gorriak eta Alaia Gaztelumendik.
Abestiak berriz, sarrerak agortu zituen emanaldi berezi batean eskaini zituen Anarik berak, hainbat artista gonbidaturekin batera, Booktegi egitasmoaren bosgarren urtemuga jaialdiaren baitan.