"Nola aurkeztu espainiarrak ez ziren, izan nahi ez zuten, eta baxenarbatarrak bezala, sekula espainolak izango ez ziren nafarrak". Aldarri honen bueltan jardunaldi eguna antolatu du Nafartarrak taldeak astebete barru Sutegin.
"Amaiur: Nafarroaren independentziaren defentsa" zikloa
Azaroak 5, larunbata
10:00 Idoia Arrieta. Hitzaldia: “Gure memoriaren une lausoak: XVI. mendeko geopolitikaren oharrak”. Lan honek XVI. mendeko geopolitikaren gainbegirada bi gertaeratatik abiatuta aztertu nahi du: Magallaes-Elkano mundubira eta Nafarroaren konkista.
11:00 Pello Monteano. Hitzaldia: “Velaz, Amaiurko kapitaina” (gaztelaniaz): Jaime Velazen (1475-1522) biografia zoragarria, espainiar konkistaren aurkako nafar erresistentzia inork ez bezala pertsonifikatu zuen kapitaina. Borrokalari nekaezina, leialtasunak eta ohoreak berebiziko tokia zuen haren baitan. Dena -etxaldea, familia eta bizitza- eman zuen nafar izaten jarraitzeagatik.
12:00 Atsedenaldia.
12:30 – 14:00 Mahai-ingurua. Iñaki Idigoras, Ainara Artetxe, Iñigo Larramendi eta Rafa Santxez.
Sarrera: doan.
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.