Harri minak antzezlana eskaini dute Sutegin iluntzean. Dozenaka pertsona hurbildu dira auditoriora lehen egun ilunago honetan. Zulo batetik besterako bidean izaten den bidea edo arrakalaren gaineko antzezlana da Sutegin eskaini dutena. Zauriak estaltzen pasatzen dugun tartean oinarrituta, zuloak harriari min ematen al dio? Gogoeta horixe bultzatu du antzezlan honek.