Eskuz eginiko denetariko sorkuntza lanen plazan bilakatuko zaigu herria astearte honetan, azaroaren lehenean. Bueltan datorkigu Aitzaga Elkartearen eskutik, 26. Artisau Azoka. Ohi bezala, hamarnaka postu goiz partetik bazkalordura; bitxigintza, keramika, ukenduak, larrugintza, otargintza, makramea, egur lanketa, metalgintza, pilotak, beira, harriak, haziak... Eta hamaiketako goxoa dastatzeko aukera ere bai.
Osteratxo horretan, postuetan barrena ikusmiran egon edota artisauek landutako produktuak eskuratzeko aukera izango dugu. Herri ordezkaritzarik ez da faltako aurtengoan ere. Herrikideak ikusiko dituzue beraz, eskuz landutako sortze lanen plazan.
Azaroaren lehenean hitzordua dugu beraz herriko plazan. Hementxe antolatzaileek helarazitako kartela. Gaur zortzi Usurbil, artisauen herria izango dugu.
