Pagazpetik aditzera eman digutenez, esperientzia zoragarria izan zen. “Kirol egokitua bizirik dagoela erakusten du partida honek. Aurrerapausoak ematen jarraitu behar da jarduera honi ikusgarritasuna emateko eta jendearen parte hartzea handitzeko”.
Munduko Euskal Pilota Txapelketa jokoan da Biarritzen. Pagazpe elkarteko bi pilotarik lagunarteko partida bat jokatu zuten txapelketa hasi berritan. German Elkoro eta Beñat Lizaso pala egokituan aritzen dira eta Yann Meunier eta Maixi Cabanne bikotearen aurkako lehian 15-12 emaitzarekin nagusitu ziren.