Azaroaren lehenengo eguna, hildakoak oroitzeko unea baita Usurbilen ere. Nabari izan dute hilerrian. Ohi baino bisitarien joan-etorri gehiago, herritik oinez edota ibilgailuan igotakoak. Hilerria ohi baino biziago, lore-sorta koloretsu eta herritarren mugimenduarekin. Hildakoak agurtzen, lore-sortak jartzen eta giro eguzkitsuarekin, ingurune zoragarrian dagoen gunean egoteko aukera ederra azaroaren lehenengo egun honetan.