Urriaren 22tik 29ra Biarritz, Baiona, Hasparren eta Bidarteko frontoietan jokatu den Munduko Pilota Txapelketan txapeldunorde amaitu du Miriam Arrillaga Belokik. Zilarrezko domina irabazi du frontball modalitatean. "Etapa baten amaiera gazi -gozoa" izan dela adierazi du sare sozialen bidez, senideekin batera argitaratu duen ondoko argazkiarekin batera.
"Urrearen bila joan garen arren, zilarrezko domina lepoan dugula bueltatu gara!", gaineratu du. Esker ona adierazi nahi izan die etxekoei. "Urrea balio dutenak alboan ditut: eskerrik asko familia, lagunak eta inguruko guztiei txikitako amets hau egi bihurtzen laguntzeagatik! Pilota munduaz elkarrekin gehiago gozatzen jarrai dezagun! "
Gogoan izan, iaz Europako txapeldun izaten amaitu zuela Arrillagak modalitate berean, Toulousen (Frantzia) ospaturiko frontball txapelketan.
Gogoan izan, iaz Europako txapeldun izaten amaitu zuela Arrillagak modalitate berean, Toulousen (Frantzia) ospaturiko frontball txapelketan.