10:00-10:30 Harrera gunea.
10:30-11:30 Harrera hitzaldia: "Zer da Usurbilgo Ekosistema berria?".
11:30-13:00 Bizipen tailerrak, Usurbilerako zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko prozesuan parte hartu duten lau lan-taldeekin:
1-Komunitatea: auzo-zaintza sare publiko komunitarioaren aukeren eta erronken inguruko tailerra.
2-Zerbitzuak: Usurbilgo zaintza-zerbitzuetako zaintzaile profesionalen bizipenei buruzko eztabaida eta zaintzak behar dituzten pertsonekin izan ohi ditugun mikro-adinkerien jabekuntzari buruzko tailer praktikoa.
3-Pertsona erabiltzaileak: egungo zaintza sistemaren erabiltzaile diren pertsonen lekukotzak, haiei eta aterabideei buruzko hausnarketa.
4-Gizarte zerbitzuak: gizarte zerbitzuen rolari buruzko hausnarketa kolektiboa Usurbilgo gizarte langileekin. Galde-erantzunetan oinarrituriko tailerra.
13:00-13:30 Txirikorda eta zaintzadun etxebizitzak bertatik bertara: proiektu estrategikoetara bisita gidatuak.
13:30-15:00 Goiz osoko hausnarketak eta ondorioak laburbilduko dituen Bea Egizabalekin itxiera eta luntxa Artzabalen.
Izen-ematea:
usurbil.eus/eu/zaintza-azoka
943 377 110 (Gizarte Zerbitzuak)
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus