Hainbat ikastaro ate joka

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 2a, 12:08

Estreinatu berri dugun hilabete honetan hainbat ikastaro iragarri dituzte herri eragile ezberdinek. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Alkartasuna Kooperatiba
Herriko baserritarren kooperatibak urtean zehar antolatzen duen Sagarrondotik Sagardora zikloaren baitan, azaroaren 3an, 15:30-19:30 artean Potxoenean; "etorkizuneko sagargintza eta sagardogintza ekologikoa" ikastaroa. Enrique Dapena SERIDA-ko (ikerketa eta garapen teknologikoaren bitartez tokiko elika eta nekazaritza modernizatzeko Asturiasko Printzerriko organismo publikoa) fruitu-arbola eta Basoetako Landaketa Sailean frutagintzako ikerleria denak bideratuko du saioa. "Ikuspuntu ekologikotik barietate desberdinak, txertorako mentuak, landaketa patroiak... landuko dira". Baita betebehar tekniko-administratiboak ere: "Sagastiak ekologikora aldatzeko eman behar diren pauso eta betebehar administratiboak. ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Eliakdura Ekologikoaren Kontseilua. Saiorako izena aurrez eman ahalko da usurbilkultura.eus plataforman edo alkartasuna.eus atarian.

Santuenea
Auzo elkartetik hamaika ekimen antolatu dituzte asteotarako. Ikastaro hauek tartean auzo elkartearen egoitzan:
-Azaroak 3, 18:00 Xake ikastaroaren hasiera, ordutegiak zehaztu eta taldeak egiteko. Prezioa: 10 euro helduek, 7 euro elkarteko kideek eta 4 euro adingabeek.
-Azaroak 18, 17:30 Kosmetika naturala. Prezioa: 10 euro helduek, 7 euro elkarteko kideek.
-Azaroak 18/25, 17:30 Gabonetako gozogintza tailerra. Prezioa: 10 euro helduek, 7 euro elkarteko kideek eta 2 euro adingabeek.

KzGunea
Gaurtik, azaroaren 2tik hilabete amaierara goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Honatx bertan eskainiko dituzten ikastaroen berri. Saio hauez gain, beste hainbat online ere eskaintzen dituzte:
-Azaroak 21-24, 9:00-11:00: "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".
-Azaroak 28-30, 9:00-11:00: "Canva. Ikasi diseinatzen".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net