Biltzen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak atzerritartasunari buruzko saio informatiboa iragarria zuen ostegun honetarako, azaroaren 3rako, 17:30etan hasita Potxoenean, atzerrian jaiotako herrikideentzat, baina antolakuntzak ohartarazi duenez, bertan behera geratu da. Aurrerago zehaztuko dute data berria. "Saioaren helburua tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra ematea da, baita estatu espainiarreko atzerritarrentzako arau-esparrura eta nazionalitate-prozedurara hurbiltzea ere".
Gaiok jorratzekoak zituzten. Batetik, "atzerritartasunari eta nazionalitateari dagokionez, honako edukien ingurukoak azalduko dituzte, besteak beste: atzerritarren eskubideak, baimenak, berrizteak, familia berrelkartzea, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea. Diskriminaziorik ezaren ingurukoak, berriz, oinarrizko kontzeptuen lanketa, diskriminazio esparruak eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko baliabideak izango dira".
Saioa asteburuko Mundualdiaren atarian egitekoa zuten.
MUNDUALDIA
Azaroak 4, ostirala
18:00 Tertulia filosofikoa Potxoenean, LH6ko ikasleei zuzendua, Oinherri herri hezitzailearen eskutik. Gaia: kulturartekotasuna.
Azaroak 5, larunbata
11:30-13:00 Munduko jolasak Zirimararekin herriko frontoi inguruan.
18:00 Herriko frontoian:
-Aurkezpena. Alkatearen agurra eta Aniztasun Kontseiluaren aurkezpena.
-Jakien dastaketa.
-Musika emanaldiak: Saul eta Alvaro herrikide nikaraguarrak, eta Kawadeni taldea, Afrikako perkusio doinuekin.
Azaroak 10, osteguna
18:00 Mario Zapataren hitzaldia Potxoenean, harrera protokoloen inguruan.