Covid19-ak eragindako osasun krisialdia gure artera heldu zenetik itxita egon den txokoa zabaldu du berriz San Marko Mankomunitateak Atallun kokaturiko Garbigunean. Berrerabilpen guneari buruz ari gara. "Covid19ak eragindako osasun egoerak hobera egin ostean hartu du erabakia", ohartarazi du Usurbilgo Udalak.
Irekiera hau ordea moldaketekin dator. "Lehen, edozein egunetan utzi edo hartu zitezkeen gauzak Garbigunetik: zenbait momentutan, jende dezente pilatzea eta langileek erabiltzaileei arreta egokia ezin ematea eragiten zuen horrek. Horregatik, egoera horiek saihesteko asmoarekin, moldaketa batzuekin zabaldu dute berrerabilpen gunea. Itxi aurretik egiten zen kudeaketa aztertu, eta aldaketaren bat izango da, dena den".
Jaso ostiraletan, utzi egunero
Bertan utzitako gauzak ostiraletan jaso ahalko direla ohartarazi du Udalak Garbigunea zabalik izango den ordutegiaren baitan. "Bertan dauden materialak ikusteko ere aukera soilik ostiraletan izango da, gainerako egunetan itxita egongo baita". Gauzak utzi aldiz, nahi denean, Garbigunea zabalik den ordutegian utzi ahalko dira, astelehenetik larunbatera.
Honatx Atallun kokaturiko Garbigunearen ordutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 10:15-12:50/16:00-18:50.
-Larunbata: 9:00-12:50.