Euskaraldia

"Goiko gela" gospel taldearen emanaldia igandean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 4a, 09:09

Jon Imanol Etxabe herritarra kide duen "Goiko gela" gospel taldearen kontzertuarekin hasiko dira girotzen azaroaren 6an, bidean datorkigun Euskaraldia.

Ate joka dugun Euskaraldia abiatzeko bi aste falta diren honetan, girotze lanei ekiteko "Goiko gela" gospel taldearen kontzertua antolatu du Euskaraldia Batzordeak eta Usurbilgo Udalak iganderako, azaroak 6. Taldea 2020an sortu zuten besteak beste, herrikide batek; Jon Imanol Etxabek. Euskaraz eta ingelesez abesten dute. Kantu propioak dituzte eta beste hainba abesti ere egokitzen dituzte. 

3. EUSKARALDIA USURBILEN: DATOZEN DEIALDIAK
Azaroak 6, igandea
19:00 "Goiko gela" gospel taldearen emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zuzendaria eta pianoa: Iñaki Miguel.
Abeslariak: Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Olatz Otxoa eta Santi Romano.
Zehaztasunak: "Gospelaren kantu klasiko ezagunenak moldatu eta euskaraz kantatuko dituzte. Haur, gazte zein helduentzako moduko ikuskizun bizi eta alaia dugu. Hizkuntz ohiturak kantuan ere aldatzeko aukera aproposa!".
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus

Azaroak 18, ostirala
Euskaraldiaren hasiera. “Ahobizi eta Belarriprestak, nork bere roletik aritzeko unea!”.

Azaroak 20, igandea
Euskaraldia plazara. Zumarte Musika Eskolako eta Orbeldi Dantza Eskolako kideen emanaldia.

Abenduak 3, larunbata
Euskaraldiko gala. “Amaiera dotorea emango diogu aurtengo edizioari Aginagako Eliza Zaharrean. Hainbat artistarekin gaupasa ederra egiteko parada”.

Antolatzaileak: Euskaraldiko Batzordea eta Usurbilgo Udala.