"Nola aurkeztu espainiarrak ez ziren, izan nahi ez zuten, eta baxenarbatarrak bezala, sekula espainolak izango ez ziren nafarrak". Aldarri honen bueltan jardunaldi eguna antolatu du Nafartarrak larunbatean Sutegin.
"Amaiur: Nafarroaren independentziaren defentsa" zikloa
Azaroak 5, larunbata
10:00 Idoia Arrieta. Hitzaldia: “Gure memoriaren une lausoak: XVI. mendeko geopolitikaren oharrak”. Lan honek XVI. mendeko geopolitikaren gainbegirada bi gertaeratatik abiatuta aztertu nahi du: Magallaes-Elkano mundubira eta Nafarroaren konkista.
11:00 Pello Monteano. Hitzaldia: “Velaz, Amaiurko kapitaina” (gaztelaniaz): Jaime Velazen (1475-1522) biografia zoragarria, espainiar konkistaren aurkako nafar erresistentzia inork ez bezala pertsonifikatu zuen kapitaina. Borrokalari nekaezina, leialtasunak eta ohoreak berebiziko tokia zuen haren baitan. Dena -etxaldea, familia eta bizitza- eman zuen nafar izaten jarraitzeagatik.
12:00 Atsedenaldia.
12:30 – 14:00 Mahai-ingurua. Iñaki Idigoras, Ainara Artetxe, Iñigo Larramendi eta Rafa Santxez.
Sarrera: doan.
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Nabarralde Fundazioa.