Koronabirusa

65,08ko intzidentziarekin eta eremu horian bigarren astez

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 7a, 12:38

Aldaketarik ez azken astean; 65,08ko intzidentzia izaten segitzen du koronabirusak Usurbilen, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu dituen azken datuen arabera.

Bere horretan eusten dio 100.000 biztanleko 14 eguneko covid19-aren intzidentziak Usurbilen. Duela astebete bezala, 65,08koa izaten segitzen du udalerri honetan koronabirusaren hedapenak, eremu horian egoten jarraitzen dugu. Koronabirus kasu berri bakarra hauteman du Eusko Jaurlaritzaren Osasuna Sailak iragan aste osoan. Azaroko lehenengoa eta bakarra.

Urria 9 kasurekin agurtu genuen, iraila osoan 3 izan ziren gutxienez, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean. 

Kasu berriak
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.


Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Eremu horian
Urriak 9: 65,08.

Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.

Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.

Kolore anitzetako eskualdea
105,30etik 135,38ra gehitu da Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu laranjan segitzen du. 15 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan, 7 aurrekoan.

Buruntzaldea egun koloreokin dago. Eremu gorrian Lasarte-Oria, laranjan Andoain, horian Astigarraga, Hernani eta Usurbil. Eremu berdean Urnieta.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 121,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,82. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Astigarraga: 85,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 6,00. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Hernani: 63,14 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,44. Azken 7 egunetan 10 kasu). 
-Lasarte-Oria: 160,67 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 14 kasu).
-Urnieta: 48,61 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Usurbil: 65,08 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan kasu bat).

Gipuzkoa eremu horian
Eremu laranjatik horira itzuli da Gipuzkoa, 111,84tik 95,56ra murriztu ostean. Iragan astean 324 kasu berri hauteman zituzten, 363 aurrekoan. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 15 eremu gorrian (duela astebete baino 3 gutxiago), 10 laranjan (aurreko astean baino 3 gutxiago), 17 horian (duela astebete baino 2 gehiago), eta 46 berdean (aurreko astean baino 4 gehiago).

81 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (99 urriaren 30ean) eta 1.241 kasu azken aste osoan (1.522 kasu urriaren 24tik 30era) EAE-n. Haietatik 803, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %7,5ekoa izan da azken 24 orduotan (%10,1ekoa urriaren 30ean), iragan astean zehar %15 ingurukoa ere izatera heldu zen.

140,89tik 125,98ra murriztu da 14 eguneko intzidentzia, 4tik 8ra gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua ere 186tik 193ra gehitu da azken astean. Azken astean 11 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan bezalaxe. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.082 (+23) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19