Ate joka dugun NOAUA! K.E.-ren Kulturaldirako lekua hartu

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 8a, 10:03

Asteburuan abiatuko dugun Kulturaldirako sarrerak salgai dituzue usurbilkultura.eus plataforman edota NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan bertan. NOAUA!-ko bazkideek merkeago, Bordaberri 3an. Honatx datozen bi asteburuetarako dakarkizuegun eskaintzaren berri.

NOAUA! K.E.-ren KULTURALDIA


Azaroak 11, ostirala
20:00 "Frankenstein agurgarria" Errezitaldi Mutantea Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: Petti eta Ana Galarraga. "Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du. Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du: zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?".
Sarrerak: 10 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman, NOAUA! K.E.-ren bazkideek 8 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan.


Azaroak 13, igandea
18:00
"Magma Mia" bakarrizketa saioa Sutegiko auditorioan.
Bakarrizketa: Bea Egizabal.
Zehaztasunak: "Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezitu naute. Sumendia lehertzear dago Magma Mia! Bakarrizketa feminista: militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu".
Sarrerak: aurrez 8 eurotan salgai usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 6 eurotan aurrez NOAUA! K.E.-ren egoitzan.



Azaroak 18, ostirala
22:00 "Black is Beltza II: Ainhoa" film proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Black is Beltza" filmaren ondoren "Black is Beltza II: Ainhoa" filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira".
Sarrerak: aurrez salgai 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. 8 eurotan NOAUA! K.E.-ko bazkideek, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.



Azaroak 19, larunbata
20:00 "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Taldea: Metrokoadroka kolektiboa.
Zehaztasunak: "Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongea. Hiru lagun, elkarri galdezka. "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: "Zerk elkartzen ditu pertsonak? Posible dira familia edo, funtsean, afektuen sare berriak imajinatu? Funtsean... zer da familia bat?".
Sarrerak: aurrez salgai 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. 8 eurotan NOAUA! K.E.-ko bazkideek, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Antolatzailea:
NOAUA! K.E.