Euskotren-en asteburuetako zerbitzuak indartzea eskatzeko deia

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 8a, 10:30

Larunbat, igande eta jai egunetako tren zerbitzuak indartzea eskatzera animatzen gaitu herrikide batek, NOAUA!-ra helarazi duen kexu honen bidez.

Ordubetean behin igarotzen da trena asteburuetan Usurbildik, bai Donostiara edota Oriorantz. Larunbat, igande eta jai egunetan, Usurbildik Gipuzkoako hiriburura bidean 8:24an hasi eta 22:24 arte 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, azkena 22:54an. Usurbildik Oriorantz goizeko 7:04an hasi eta gaueko 22:04ak arte orduero.

Astelehenetik ostiralera izaten den tren zerbitzuen maiztasunarekin alderatuta nabarmen gutxiago. Lan egunetan orduerdiro zeharkatzen du trenak udalerri hau. Gipuzkoako hiriburura bidean, 6:24-22:54 artean orduerdiro; Oriorako noranzkoan 6:04-22:04 artean. 

Horregatik, "zerbitzu hobeago baten alde! Lagundu, mesedez  eta iradokizun bat bidali!", eskaera hauxe helarazi du NOAUA!ra herrikide batek, asteburuetan tren zerbitzuen maiztasuna handitzeko, indartzeko eskaeraren berri ematearekin batera. Eskaera hau Euskotren-era bideratzera animatzen gaitu, esteka honetako galdetegia beteta hain zuzen: euskotren.eus