Azaroaren 19an

Zaintza Azokako hitzorduetarako aurrez izena emateko gonbita

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 8a, 09:17

Zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzen ari den herri honetan, jorratze bide horretan orain arte egindakoa partekatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoak ezagutarazteko Zaintza Azoka antolatu dute azaroaren 19an Udalak eragile gehiagorekin lankidetzan. Baita hitzaldi ziklo bat ere. Azokako hitzorduetarako izena aurrez emateko gonbita luzatu dute.

"Pertsonak ardatz, zaintzak eraldatzen!" aldarripean, ekimen ziklo hau antolatu dute asteotarako.

Zaintza ekosistema berrira begirako agenda

Azaroak 17, osteguna
18:00 "Zaintza lanen demokratizaziorantz: etxeko langileak borrokan" hitzaldia Potxoenean.
Hizlariak: Matxalen Legarreta (EHUko irakaslea), Txefi Roco (LABeko ordezkaria) eta eskualdean garaturiko Maitelan kooperatiba.
Zehaztasunak: "Zaintzak ekonomia feministatik nola landu diren aztertu nahi dugu, etxeko langileen kolektiboan arreta jarrita. Urte asko daramate borrokan. Kolektibo honen aldarrikapenak jaso nahi ditugu.

Azaroak 19, larunbata
Zaintza Azoka:
10:00-10:30 Harrera gunea. 
10:30-11:30 Harrera hitzaldia: "Zer da Usurbilgo Ekosistema berria?".
11:30-13:00 Bizipen tailerrak, Usurbilerako zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko prozesuan parte hartu duten lau lan-taldeekin:
1-Komunitatea: auzo-zaintza sare publiko komunitarioaren aukeren eta erronken inguruko tailerra.
2-Zerbitzuak: Usurbilgo zaintza-zerbitzuetako zaintzaile profesionalen bizipenei buruzko eztabaida eta zaintzak behar dituzten pertsonekin izan ohi ditugun mikro-adinkerien jabekuntzari buruzko tailer praktikoa.
3-Pertsona erabiltzaileak: egungo zaintza sistemaren erabiltzaile diren pertsonen lekukotzak, haiei eta aterabideei buruzko hausnarketa.
4-Gizarte zerbitzuak: gizarte zerbitzuen rolari buruzko hausnarketa kolektiboa Usurbilgo gizarte langileekin. Galde-erantzunetan oinarrituriko tailerra.

13:00-13:30 Txirikorda eta zaintzadun etxebizitzak bertatik bertara: proiektu estrategikoetara bisita gidatuak.
13:30-15:00 Goiz osoko hausnarketak eta ondorioak laburbilduko dituen Bea Egizabalekin itxiera eta luntxa Artzabalen.

Abenduak 15, osteguna
"Zer dira zaintzen duten herriak?" hitzaldia.
Hizlariak: Oihane Ruiz arkitektoa, Col-lectiu Punt 6 eta Nora Erdozia Usurbilgo Udaleko arkitektoa.
Zehaztasunak: "Gure herrien antolaketari erreparatu nahi diegu. Askotan merkatuen mesedetan daude antolatuak, ez egunerokotasunak sortzen dituen beharren mesedetan. Hitzaldi honetan zainduak sentitzeko zer behar dugun, horri buruz ariko gara". Usurbilek gai honetan egindako ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da besteak beste.

Urtarrilak 27, ostirala
"Zaharrak gara eta libre" hitzaldia.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen". 

Informazio gehiagorako eta izen-ematea:
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 377 110
usurbil.eus/zaintza-azoka

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.