Harrera herri bilakatu nahi duen Usurbil honetan, jatorri guztietako herrikideen topagune bilakatu zen larunbateko Mundualdiaren ondotik hitzaldia antolatu dute ostegunerako, azaroaren 10erako Potxoenean. Harrera protokoloen inguruan hain zuzen. Ekintza honek borobilduko du aurtengoz, Mundualdiaren bueltan Udalak eta osatu berri den Aniztasun Kontseiluak iragarritako zikloa.
Mario Zapata soziologoa gonbidatu dute hitzordura. Hizlari lanak egingo dituen iruñearra soziolinguistikan eta migrazio gaietan espezializatua dago. 2016an migratzaileen harrera eragile sozialen esparruan aztertu eta horren inguruko ikerlan sakona aurkeztu zuen. Soziolinguistika Klusterraren "Hausnartu" saria irabai zuen. Ostegun honetan gure artean izango da.
MUNDUALDIA
Azaroak 10, osteguna
18:00 Mario Zapataren hitzaldia Potxoenean, harrera protokoloen inguruan.
Antolatzaileak: Aniztasun Kontseilua eta Usurbilgo Udala.