Errigoraren udazkeneko kanpainako eskaerak bideratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 10a, 08:09

Ostegun hau duzue "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainako kaxak eskatzeko azken eguna.

Gogoan izan, Errigoraren udazken parteko "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainako produktuen kaxak eskatzeko azken eguna duzue gaurkoa, azaroaren 10a. Sarean, errigora.eus atarian, edota bestela, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan bideratu ahalko dituzue eskaerak. Hiru kaxa dituzue aukeran.

Gogoan izan, otarrok "milaka etxeetara eramaten ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25)".

Errigoratik nabarmentzen dutenez, "ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio".

ERRIGORA
Epea: azaroaren 10era arte.
Eskaintza:
-Saski beltza: 55 euro. Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, eztia, kardua, mahats-zukua, piper-mamia, teilak, molineritoak eta 2023ko egutegia.
-Saski berdea: 65 euro. Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila ardoa, ardo-ozpina, tomate frijitua, arroz integrala, pasta, konbutxa tea, teilak, sagar-zukua, txitxirioak eta 2023ko egutegia.
-Saski zuria: 75 euro. Oliba-olio birjina estra, orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, ardi-gazta, patxaran-pastak, polboroiak eta 2023ko egutegia.
Eskaerak: online errigora.eus bidez edo NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan.
Oharra: saldutako saski bakoitzaren balioaren %25a Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute.
Informazio gehiagorako: errigora.eus