Lau langile kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak brigadan aritzeko

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 11a, 11:00

Lau langabetu kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak bost hilabetez brigadan aritzeko. 

Langabetuak lan merkatuan txertatzeko lan-eskaintza baten berri lerrootan. Bost hilabeterako lau langile kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak, brigadan aritzeko. Beterri-Buruntzako enplegu planaren baitan, lanaldi osoan jardungo dira lau langileak abenduan hasi eta maiatzera arte. Lau langileetatik bi emakumezkoak izango dira. 

Interesdunok adi; datorren astelehenean, azaroaren 14an zabalduko dute izen-ematea lanbide.eus atarian. "Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskaintza da, eta lautik bi postu
emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldintza bete beharko dituzte:
Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean
programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea".

Lan deialdia
Lanpostuak: brigadan aritzeko. Lan anitzetarako operarioak.
Lanpostu kopurua: 4.
Epealdia: bost hilabete, lanaldi osora 2020ko abendutik 2023ko maiatzera.
Nori zuzendua: Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei. 2 lanpostu emakumeentzat izango dira.
Baldintzak: 
-Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
-Usurbilen erroldatua egotea.
-2021ean programa honen eta gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.
Izen-ematea: azaroaren 14tik aurrera lanbide.eus atariko enpleguaren atalean, hautagai kopuru nahikoa osatu arte.
Informazio gehiago: 
943 371 951
enplegu@usurbil.eus
Deitzailea: Beterri-Buruntza.