Ziortzaren aisialdi ibilbidea argazkitan Sutegiko erakusketa aretoan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 12a, 15:02

Ziortza Gazte Elkarteko lagunek Sutegiko erakusketa aretoan jarri duten argazki eta ikus-entzunezko erakusketa jada ikusgai dago. Ziortza Gazte Elkarteak antolatzen dituen ekintzetan ateratako argazkiekin osatutako erakusketa izan da, duela 37 urtetik hasi eta gaur egungoetara arte.

Ziortzaren aisialdi ibilbidea argazkitan ikusi ahal izateko ordutegia ezarri dute:

Azaroak 18, ostirala: 17:00-20:00; Azaroak 19, larunbata: 12:00-14:00.

 

Herritar ugari pasa dira Ziortza Gazte Elkarteak 37 urtez Usurbilen antolatzen dituen ekintzetatik. Guzti horiei eskainitako erakusketa izango da eskerrak emateko haien partehartzeagatik.