Azaroa Liburutegian

Garbiñe Larrearen “Sendabelarrek dakitena” mintzagai gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 15a, 08:26

Azaroa Liburutegian zikloaren baitan beste bi hitzordu datorren hamabostaldian.

Sendabelarrak hizpide astearte honetan, Sutegi udal liburutegian. Azarorako antolatu duten zikloaren baitan, solasaldia iragarri dute Garbiñe Larrearekin. Bere "Sendabelarrak dakitena" liburua hartuko dute ahotan, egilea kultur-etxean bertan dela, astearte honetan, azaroaren 15ean. Familiatik jaso zuen sendabelarren tradizioa eta azken urteotan gai honi buruzko dibulgazio lanetan dabil, hamaika ikastaro eta hitzaldi eskaintzen. ETB-ren Txoriene saioko kolaboratzailea ere bada Urnietakoa.


AZAROA LIBURUTEGIAN
Azaroak 15, asteartea

19:00
Garbiñe Larrearekin solasean. Bere “Sendabelarrek dakitena” liburua hartuko dute ahotan.

Azaroak 30, asteazkena
19:00
Euskarazko irakurketa-topaketa Idoia Garzes idazlearekin. Bere "Mendiko gaitza" (Elkar) liburua hartuko dute ahotan. Idazlea bertan izango da. Liburuaren aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.