Udal brigadarako lau langile kontratatzeko deialdian izena emateko aukera zabalik

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 14a, 12:22

Lau langabetu kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak bost hilabetez brigadan aritzeko. Deialdi honetan izena emateko epea zabaldu berri dute lanbide.eus atarian.

Bost hilabeterako lau langile kontratatuko ditu Usurbilgo Udalak, brigadan aritzeko. Beterri-Buruntzako enplegu planaren baitan, lanaldi osoan jardungo dira lau langileak abenduan hasi eta maiatzera arte. "Goizeko ordutegian 5 hilabeteko lanaldi osoko kontratua eskaintzen da". Lau langileetatik bi emakumezkoak izango dira. "Euskararen ezagutza eta pintura, garbiketa, igeltserotza... lanetan eta lorezaintzarekin lotutako lanetan esperientzia", baloragarria izango dela ohartarazi dute deialdi honen sustatzaileek.

Interesdunok adi; zabaldu berri dute izen-ematea lanbide.eus atarian. "Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskaintza da, eta lautik bi postu emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldintza bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea".

Lan deialdia
Lanpostuak: brigadan aritzeko. Lan anitzetarako operarioak.
Lanpostu kopurua: 4.
Epealdia: bost hilabete, 2020ko abendutik 2023ko maiatzera.
Nori zuzendua: Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei. 2 lanpostu emakumeentzat izango dira.
Baldintzak: 
-Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
-Usurbilen edo Beterri-Buruntzako udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta) erroldatua egotea.
-2021ean programa honen eta gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.
Izen-ematea: azaroaren 14tik aurrera lanbide.eus atariko enpleguaren atalean, hautagai kopuru nahikoa osatu arte.
Informazio gehiago: 
943 371 951
enplegu@usurbil.eus
Deitzailea: Beterri-Buruntza.