Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Saioa: "(Min) bizi! Inurriren podcast-a, Olatz Mercader eta inurritegiarekin. Bizi? Minbizi! ta hil arte bizi!".
Zehaztasunak: "Inurri, intsektu txiki eta nekaezin talde bat gara, minbiziaren akonpainamendu eta formazioan lanean dihardugu, ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik. Minbizia lehen pertsonan bizi izan duten pertsonei ahotsa eman nahi diegu eta bere garaian diagnosia jaso genuenean entzutea gustatuko litzaigukeen podcast-a egin dugu.
Minbiziaz eta horrek dakarren guztiaz hitz egiteko, taburik gabe, gure bizitzatik abiatuta. Adituak ere izango ditugu eta baita minbizia lehen pertsonan bizi duten pertsona talde zoragarri bat ere. Aukera desberdinak ikusarazi nahi ditugu, eta gure egunerokotasunaren parte den eta isilegi dagoen gaixotasun honen itzalak argiztatu.
Eta bai, punk gara pink baino gehiago, minbizia ez delako arrosa, marroi izugarria baizik, baina bizitzaren zati bat da, erditu, hazi edo hiltzea bezala.
Inurri, intsektu txiki eta nekaezin talde bat gara, minbiziaren akonpainamendu eta formazioan lanean dihardugu, ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik. Minbizia lehen pertsonan bizi izan duten pertsonei ahotsa eman nahi diegu eta bere garaian diagnosia jaso genuenean entzutea gustatuko litzaigukeen podcast-a egin dugu.
Minbiziaz eta horrek dakarren guztiaz hitz egiteko, taburik gabe, gure bizitzatik abiatuta. Adituak ere izango ditugu eta baita minbizia lehen pertsonan bizi duten pertsona talde zoragarri bat ere. Aukera desberdinak ikusarazi nahi ditugu, eta gure egunerokotasunaren parte den eta isilegi dagoen gaixotasun honen itzalak argiztatu.
Eta bai, punk gara pink baino gehiago, minbizia ez delako arrosa, marroi izugarria baizik, baina bizitzaren zati bat da, erditu, hazi edo hiltzea bezala.
Antolatzailea: Izan Iñurri.