Koronabirusa

4 kasu berri eta 81,35eko intzidentzia baxua

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 14a, 12:15

65,08tik 81,35era igo da koronabirusaren intzidentzia azken astean.

Beste lau covid19 kasu berri iragan aste osoan. Bost guztira, azaroa hasi zenetik. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, astelehen honetan argitaratu duen asteroko txosten epidemiologikoaren arabera. 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak baxua izaten segitzen du; 65,08tik 81,35era igo da azken astean. Eremu horian jarraitzen du udalerri honek.

Urria 9 kasurekin agurtu genuen, iraila osoan 3 izan ziren gutxienez, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.  

Kasu berriak
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 1.
Azaroak 9: 1.
Azaroak 10: 1.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 0.
Azaroak 13: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.

Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.

Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.

Eremu horian
Urriak 9: 65,08.

Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.

Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.
Azaroak 13: 81,35.

Buruntzaldea eremu horian eta laranjan erdibitua
135,38tik 116,58ra murriztu da Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu laranjan segitzen du. 16 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan, 7 aurrekoan.

Buruntzaldea egun koloreokin dago. Eremu laranjan Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Horian Astigarraga, Hernani eta Usurbil.

Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 114,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Astigarraga: 70,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,83. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Hernani: 68,00 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,08. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Lasarte-Oria: 134,76 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,84. Azken 7 egunetan 12 kasu).
-Urnieta: 129,62 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,67. Azken 7 egunetan 6 kasu). 
-Usurbil: 81,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,25. Azken 7 egunetan 4 kasu).

Gipuzkoa eremu laranjan
Eremu horitik laranjara igaro da berriz Gipuzkoa; 95,56tik 100,99ra hazi da intzidentzia azken astean. Azken 7 egunotan 402 kasu berri hauteman zituzten, 324 aurrekoan. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 10 eremu gorrian (duela astebete baino 5 gutxiago), 17 laranjan (aurreko astean baino 7 gehiago), 17 horian (duela astebete bezalaxe), eta 44 berdean (aurreko astean baino 2 gutxiago).

87 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (81 azaroaren 6an) eta 1.442 kasu azken aste osoan (1.241 kasu urriaren 31tik azaroaren 6ra) EAE-n. Haietatik 867, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %7,7koa izan da azken 24 orduotan (%7,5ekoa azaroaren 6an), iragan astean zehar %17 ingurukoa ere izatera heldu zen.

125,98tik 122,33ra murriztu da 14 eguneko intzidentzia, 8tik 10era gehitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua ere 193tik 171ra gutxitu da azken astean. Azken astean 10 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino bat gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.108 (+26) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.06an da egun.  

Informazio gehiago hemen: covid19