Francisco Suarez Udal talde sozialistaren bozeramaileak “oso albiste ona dela” esan du Rafaela Romerok zuzendutako Mugikortasun Departamentuak Lurraldebus BU02ren ibibidea zabaldu izana. Ohar batean, Suarezek nabarmendu du Aldundiak hartutako erabakia garraio publikoaren erabiltzaileen beharretan oinarritzen dela. Gaur egun, Miramon Parke Teknologikoan 5.797 pertsonari lana ematen dieten 178 enpresa daude. Bozeramaile sozialistaren ustez, garraio publikoko zerbitzuek hobetzen jarraitu behar dute, eta zabaldu egin behar dira iristen ez diren eremuetara. Horretarako, trazadura eraginkorragoa eta efizienteagoa lortu behar da, gaur egun indarrean dagoena kasu.
Sozialistek ekimena zabaldu nahi dute: “helburu bat lortu nahi dugu, sozialistontzat lehentasuna duena: norberaren ibilgailua gero eta gutxiago erabiltzea eta herritarren eskaerei erantzutea. Gainera, neurri horiek errepideko trafikoa murrizten dute, aparkalekuetako arazoak arintzen dira eta Miramon Parke Teknologikora joateko eta itzultzeko aukera errazten diete ibilgailu propiorik ez dutenei”.