Kulturaldia

NOAUA! K.E.-ren Kulturaldiko azken emanaldietarako sarrerak salgai

Fermin Muguruzaren "Black is Beltza II: Ainhoa" film proiekzioa eta "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" antzezlana, bi emanaldiokin borobilduko dugu datorren asteburuan, NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia. Hitzorduotarako sarrerak usurbilkultura.eus plataforman edo kultur elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzue.

NOAUA! K.E.-ren KULTURALDIA

Azaroak 18, ostirala
22:00 "Black is Beltza II: Ainhoa" film proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Black is Beltza" filmaren ondoren "Black is Beltza II: Ainhoa" filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira".
Sarrerak: aurrez salgai 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. 8 eurotan NOAUA! K.E.-ko bazkideek, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.



Azaroak 19, larunbata
20:00 "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Taldea: Metrokoadroka kolektiboa.
Zehaztasunak: "Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongea. Hiru lagun, elkarri galdezka. "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: "Zerk elkartzen ditu pertsonak? Posible dira familia edo, funtsean, afektuen sare berriak imajinatu? Funtsean... zer da familia bat?".
Sarrerak: aurrez salgai 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman. 8 eurotan NOAUA! K.E.-ko bazkideek, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.

Antolatzailea:
NOAUA! K.E.