Hitzez ekiteko garaia heldu da. 3. Euskaraldia martxan da gaurtik Euskal Herri osoan, baita Usurbilen ere. Hasiera ofiziala halere arratsaldeko 18:00etarako finkatu du ekimena herrian sustatzen aritu den batzordeak frontoian. Kantua, musika eta dantza osagai nagusi izango dituen hitzordura joateko gonbita luzatu du antolakuntzak, Euskaraldia herriratzen ari den batzordeak. Txapa eskuratu ez duzuenok adi, bertan jaso ahalko duzue eta.
3. Euskaraldiaren hasiera
Azaroak 18, ostirala
Mikel Laboa plazan (euria bada frontoian):
17:30ean hasita, txapak eskuratzeko aukera izango dute izena eman duten herritarrek.
18:00 Entsegu irekia. Orbeldi taldearekin Euskaraldiko abestiaren koreografia herrikoia.
19:00 Usurbilgo Euskaraldiaren hasiera ofiziala: Zumarte Musika Eskola, Orbeldi Dantza Taldea, Usurbilgo Kantu Taldea, Udarregi Ikastolako ikasleak eta Iñorkiñak girotze-lanetan.
Oharra: ekitaldian zehar txapak eskuratzeko aukera. Aldez aurretik baita, Potxoenean edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Antolatzailea: Euskaraldiaren batzordea.