Hitzaldi eta ospakizunak Zubieta eta Aginagako eskoletan

Noaua Aldizkaria 2022ko azaroaren 17a

Zubieta eta Aginagako eskoletan zenbait ekintza iragarri dituzte egunotarako.

AGINAGA ETA ZUBIETAKO ESKOLETAKO HITZORDUAK
Azaroak 19, larunbata
Eskola Txikien Eguna Aginagan:
12:00 Eskolako baratza txukuntzeko auzolana eta eskulanak.
14:00 Herri Bazkaria (15€).
16:00 Karaokea eta DJa.
17:00 Txokolatea.
Ondoren, jolasak frontoian.

Eliza Zaharra Elkargunearen eskutik:
19:30 Maddi eta Elene Aginagako Eliza Zaharrean. 
"Usurbilgo bi musikari gazte bikainak ditugu. Ahots indartsu eta goxoak promesa handi hauenak".

Antolatzailea: Aginagako Eskola.


Azaroak 21, astelehena
17:00
“Zer da autonomoa izatea?” hitzaldia Zubietako eskolan.
Hizlaria: Alvaro Berañan.
Zehaztasunak: Autonomia izatea zer den, afektua eta arauak, indibidualtasuna eta sozializazioa, baietza eta ezetza, elkar errespetua... hizpideok hartuko ditu ahotan Alvaro Berañanek, 2 orduko saioan. 
Oharra: sarrera librea izango da aforoa bete arte.
Antolatzailea: Zubietako guraso elkartea.