Etxeko langileen egoera auzitan jarri dute Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 17a, 20:30

Zaintza lanen egungo egoera aztertu eta Maitelan Kooperatibaren lana ezagutzeko aukera izan dute Potxoenean dozena bat herritarrek. Usurbilen zaintza ekosistema eredu propioa eraikitzeko abian den prozesuaren baitan antolaturiko hitzaldi zikloko lehen saioa izan da honakoa.

Zaintza ekonomia feministaren ikuspuntutik nola landu den eta nola lantzen ari den aztertu dute saio honetan. Matxalen Legarreta EHUko irakasleak eta Txefi Roco LABeko ordezkariak marko teorikoa eta egun egoera orokorra nolakoa den azaltzeko aukera izan dute. Horien aurretik, Maitelan Kooperatibako bi ordezkarik Hernanin sortu zuten Kooperatibaren funtzionamendua eta gizarteari, eta batez ere, atzerritik etorritako emakumeen egoeran jarri dute arreta. Ikasketak izanagatik ere, lanak demokratizatzen izaten dituzten arazoak, eta horren ondorioz, zaintza lanetara bideratu beharrak eurengan nolako eragina duen azaldu dute. Kooperatibak emakume hauek laguntzea du helburu, zaintza lanak duindu eta lan munduan aukerak izan ditzaten lanean dihardute. Euren aldarrikapenak jaso eta emakume atzerritarren egoera ulertzen lagundu du hitzaldi honek.