Ziortzaren ibilbidea iruditan ikusteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 18a, 08:01

Sutegin antolatu duten erakusketa bisitatzeko azken asteburua duzue.

Ziortza gazte elkartearen ia lau hamarkadako ibilbidea ezagutzeko aukera dugu egunotan irudi bidez. Iragan asteburuan erakusketa zabaldu zuten Sutegin. 37 urteko biografia argazkietan ikusteko aukera duzue; zenbat herritar belaunaldik parte hartu duen, zer nolako ekintzak egin diren... Ziortza kideengana eta dinamiketara hurbildu eta hainbat bizipen, oroitzapen berritzeko aukera izango du batek baino gehiagok.

Erakusketara joateko bi egun baino ez dituzue, ostiral eta larunbat hau hain zuzen. Ordutegi honetan:
-Azaroak 18: 17:00-20:00.
-Azaroak 19: 12:00-14:00.

Maria Jesus Etxeberriaren erakusketa
Ziortzakoen erakusketaren ondotik, beste bi erakusketa datoz bata bestearen segidan. Hasieraz onarturiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) herriratzen hasia da Usurbilgo Udala. Aurkezpen zikloa iragarri du baita erakusketa bana ere Usurbilen, Zubietan eta Aginagan. Usurbilgoa, Sutegin izango da. Bitan jarriko du Udalak planeamenduari buruzko informazioa bilduko duen panel sorta kultur-etxeko aretoan; lehenbizi, azaroaren 20tik 22ra, baita abenduaren 7tik 31ra ere. 

Tartean, Maria Jesus Etxeberria herrikideak bere argazki eta margolanak ikusgai jarriko ditu gune berean, azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 4ra arte. Ordutegi honetan:
-Astelehenetik larunbatera: 16:30-19:00.
-Igandeetan: 11:30-12:30.