Ia etenik gabe ari du euria azken orduotan. Gogotik gainera. Azken 24 orduotan abisu horian izan gara prezipitazio iraunkorragatik. Abisu horia ezabatu ostean ere, euri-jasak izaten ari gara larunbat arratsalde honetan. Eta nabari da errepideetan.
Jasotako ura ezin irentsi eta lur-jausia izan da N-634 errepidean Kaparotz inguruan Aginagara bidean. Errei zati bat lurpean geratu da. Ibilgailuen joan-etorria txandaka ari dira baimentzen zonalde horretan, larunbat iluntzetik. Errepidea garbitzeko lanetan ari ziren afalaurretik. Adi ibili.
Euri-jasak
Aipatu moduan, ostiral eguerditik larunbat eguerdira, 24 orduz abisu horiaren eraginpean izan gara, prezipitazio iraunkorragatik. Hemen Usurbildik gertu dagoen Lasarteko estazio meteorologikoan neurtu duten euri kopurua. Larunbat goizeko lehen orduan eta arratsaldean, gogotik busti du.