Zaintza Azoka

Zaintza Azoka Bea Egizabalen bakarrizketa eta luntxarekin amaitu da

Noaua Aldizkaria 2022ko azaroaren 19a

Larunbat goizean egin duten Zaintza Azoka Bea Egizabalen bakarrizketaren ondoren amaitu da. Zaintza izan du hizpide ikuspuntu feminista argi batetik eta orduerdi inguruko saioan barrez lehertarazi ditu ikusleak. Goizean aipatutako gai nagusiak umoretik landu ditu eta grazia horrekin luntx eder bat eginda amaiera eman diote Zaintza Azokari.