Baiona nagusi, 1. Mikel Izagirre pilota egokituko txapelketan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 20a, 14:31

Txapelketako azken fasea Usurbilgo frontoian jokatu dute igande eguerdi honetan. Final handian Baiona nagusitu da, Oreretako Mindarakoekin lehiatu ostean. Usurbilgo Pagazpe finalaurrekoetara heldu da.

Lau t´erdiko pilota txapelketako finala dugu azken orduotan, hedabideetako lerroburuen artean. Baina ez da igande honetan bizi izan dugun lehia amaiera bakarra izan. Usurbilen 1. Mikel Izagirre pilota egokituko txapelketako finala ospatu dute eguerdian frontoian. Finalaurrekoak lehenbizi, 8 neurketez osaturiko erakustaldia jarraian, eta jardunaldia borobiltzeko txapelketako azken partida nagusia gurpildun aulkian, Oreretako Mindara eta Baiona elkarteen artekoa. Ipar Euskal Herrikoak nagusitu dira; 11-25 azken emaitza.

Oreretan eta Usurbilen jokatu dira neurketak
Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan jokatu ziren lehen faseko neurketak larunbatean. Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Valentzia aldetik ere etorritako taldeek parte hartu zuten. Azken fasekoak Usurbilen igande eguerdi honetan. Finalaurrekoak lehenbizi; etxekoak zeuden parte hartzaileen artean. Usurbilgo Pagazpek final handira sailkatzeko bi neurketetan parte hartu du. Hemen emaitzak.
Mindara 15-6 Pagazpe-Mindara
Baiona 15-8 Pagazpe

Pagazpe taldean ziren Hilario Olano eta Beñat Lizaso. Oreretako Mindararekin batera osaturiko taldean parte hartu dute Joseba Lasak eta German Elkorok. Ezin izan dute finalera igaro.

Bi herriotako, Oreretako eta Usurbilgo udal ordezkariak erakarri ditu txapelketa amaieran ospatu den sari banaketak. Parte hartzaile guztiekin batera atera dute ondoko talde argazkia.