Gabonak ate-joka ditugun honetan, Hurbilagok herrian erosketak egitea bultzatu eta herriko establezimendu txikiak sustatzeko bonu kanpaina bat hasi du urtea amaitu bitartean. Interneten bidez eskuratzeko aukeraz gain, teknologiekin zailtasunak dituztenentzat edota internetarekin moldatzen ez direnentzat, Potxoenean salduko dituzte bonuak Hurbilagoko arduradunek. Horretarako hiru egun iragarri dituzte eta ordutegi jakin batean hurbildu beharko dute interesatuek bertara: Azaroaren 24an 9:00-11:00; azaroaren 29an 9:00-11:00 eta azaroaren 30ean, 16:00-18:00.
Bi bonu mota egongo dira aukeran. 7€ren truke 10€ko bonua eskuratzeko aukera izango da, eta 20€ren truke 30€ko bonua. Bonu hauek eskuragarri egingo dira diru poltsa amaitu arte edota abendua amaitu bitarte.