2 kasu azaroaren 14an, bat hilaren 16an, hiru azaroaren 17an eta beste bi biharamunean. Lau eguneko tartean, 8 covid19 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia nabarmen igo da ondorioz astebeteko tartean; 81,35etik 195,25era. Eremu horian zen udalerri hau aurreko astelehenean, eremu gorrira igaro da azken 24 orduotan.
Halere, duela urtebete garai honetan genuen egoerarekin zerikusirik ez. 2021eko azaroaren 22an, 745,09ko intzidentzia zuen koronabirusak Usurbilen. 50 kasu hauteman zituen Jaurlaritzak hilabete hartako lehen hogeita bi egunetan.
Aurtengora itzulita, 13 dira azaroa hasi zenetik Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen hauteman dituen covid19 kasu berriak. Gogoan izan, 9 kasurekin agurtu genuen urria, iraila osoan 3 izan ziren gutxienez, 24 abuztuan, 109 uztailean, 85 ekainean, 54 maiatzean, 39 apirilean, 84 martxoan, 113 otsailean eta 681 urtarrilean.
Kasu berriak
Irailak 1: 0.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 0.
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 0.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 0.
Irailak 15: 0.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 0.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 1.
Irailak 28: 1.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 0.
Urriak 5: 0.
Urriak 6: 1.
Urriak 7: 1.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 3.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 0.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 0.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 0.
Urriak 25: 2.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 0.
Urriak 29: 0.
Urriak 30: 1.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 1.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 1.
Azaroak 9: 1.
Azaroak 10: 1.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 0.
Azaroak 13: 0.
Azaroak 14: 2.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 1.
Azaroak 17: 3.
Azaroak 18: 2.
Azaroak 19: 0.
Azaroak 20: 0.
Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.
Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.
Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.
Martxoak 30: 634,12.
Apirilak 3: 507,29.
Apirilak 10: 374,23.
Apirilak 18: 292,87.
Apirilak 24: 276,60.
Maiatzak 1: 276,60.
Maiatzak 8: 276,60.
Maiatzak 15: 374,23.
Maiatzak 22: 536,93.
Maiatzak 29: 455,58.
Ekainak 5: 325,41.
Ekainak 12: 227,79.
Ekainak 19: 488,12.
Ekainak 26: 667,10.
Uztailak 3: 813,54.
Uztailak 10: 1383,01.
Uztailak 17: 1399,28.
Uztailak 24: 667,10.
Uztailak 31: 195,25.
Abuztuak 7: 113,90.
Abuztuak 14: 130,17.
Abuztuak 21: 162,71.
Eremu horian
Abuztuak 28: 97,62.
Eremu berdean
Irailak 4: 48,81.
Irailak 11: 32,54.
Irailak 18: 16,27.
Irailak 25: 00,00.
Urriak 2: 32,54.
Eremu horian
Urriak 9: 65,08.
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Eremu horian
Urriak 23: 97,62.
Urriak 30: 65,08.
Azaroak 6: 65,08.
Azaroak 13: 81,35.
Eremu gorrian
Azaroak 20: 195,25.
Buruntzaldea gorritzen
116,58tik 180,51era igo da Lasarte-Usurbil osasun eremuko koronabirusaren intzidentzia. Eremu laranjatik gorrira igaro da. 32 kasu berri zenbatu zituzten iragan aste osoan, aurrekoan 16.
Buruntzaldea gorritzen doa berriz. Eremu gorrian Lasarte-Oria eta Usurbil, laranjan Andoain eta Urnieta, horian Hernani, berdean Astigarraga. Astigarragan ezik (70,86tik 42,52ra murriztu da) gorantz egin du intzidentziak eskualde osoan; 114,35tik 127,81ra Andoainen, 68,00tik 87,43ra Hernanin, 134,76tik 181,40ra Lasarte-Orian, 129,62tik 145,82ra Urnietan eta igoera handiena, 81,35etik 195,25era Usurbilen.
Hemen iragan aste osoko datuen berri:
-Andoain: 127,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,12. Azken 7 egunetan 12 kasu).
-Astigarraga: 42,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,60. Azken 7 egunetan 3 kasu).
-Hernani: 87,43 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,29. Azken 7 egunetan 14 kasu).
-Lasarte-Oria: 181,40 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 23 kasu).
-Urnieta: 145,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 3 kasu).
-Usurbil: 195,25 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,40. Azken 7 egunetan 8 kasu).
Gipuzkoa eremu laranjan
Eremu laranjan da bigarren astez Gipuzkoa; 100,99tik 127,70era hazi da intzidentzia azken astean. Azken 7 egunotan 516 kasu berri hauteman zituzten, 402 aurrekoan. Gipuzkoako mapa modu honetan da: 24 eremu gorrian (duela astebete baino 14 gehiago), 15 laranjan (aurreko astean baino 2 gutxiago), 9 horian (duela astebete baino 8 gutxiago), eta 40 berdean (aurreko astean baino 4 gutxiago).
90 kasu detektatu dituzte azken 24 orduotan (87 azaroaren 13an) eta 1.646 kasu azken aste osoan (1.442 kasu azaroaren 7ik 13ra) EAE-n. Haietatik 944, 60 urtetik gorakoen artean. Positibotasuna %7,9koa izan da azken 24 orduotan (%7,7koa azaroaren 13an), iragan astean zehar %16 ingurukoa ere izatera heldu zen.
122,33tik 140,80ra hazi da 14 eguneko intzidentzia, 10etik 4ra gutxitu da ZIU-n dauden herritarren kopurua. Ospitaleratu kopurua ere 171tik 202ra hazi da azken astean. Azken astean 8 pertsona hil dira covid19-ak jota EAE-n, aurrekoan baino bi gutxiago. Pandemian EAE-n hildakoak guztira 8.130 (+22) izan dira, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera.
Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03an da egun.
Informazio gehiago hemen: covid19