Biltzen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak atzerritartasunari buruzko saio informatiboa iragarria azaroaren 3rako. Baina atzeratu egingo zutela iragarri zuten. Data berria zehaztu dute; azaroaren 29an izango da, 17:30-19:30 artean Potxoenean, atzerrian jaiotako herrikideentzat. "Saioaren helburua tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra ematea da, baita estatu espainiarreko atzerritarrentzako arau-esparrura eta nazionalitate-prozedurara hurbiltzea ere".
Gaiok jorratuko dituzte. Batetik, "atzerritartasunari eta nazionalitateari dagokionez, honako edukien ingurukoak azalduko dituzte, besteak beste: atzerritarren eskubideak, baimenak, berrizteak, familia berrelkartzea, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea. Diskriminaziorik ezaren ingurukoak, berriz, oinarrizko kontzeptuen lanketa, diskriminazio esparruak eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko baliabideak izango dira".