Errigoraren 66 kaxak NOAUA!-ra heldu dira

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 23a, 10:15

Errigoraren udazkeneko kanpainako otarrak NOAUA! K.E.-ren egoitzara heldu berri dira. Gogoan izan, Zuberoako ikastolak laguntzeko otarrak azaroaren 27ra arte eska ditzakezue.

Errigoraren udazkeneko "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainaren baitan eskatu zenituzten otarrak NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara heldu dira asteazken goiz honetan. Eskatu dituzuenok etxera eramateko zain dira.

Gogoan izan, otarrok "milaka etxeetara eramaten ditugu, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25)".

Errigoratik nabarmentzen dutenez, "ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEK-ren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio".

Zuberoako otarrak eskatzeko azken egunak
"Ekoizpen ttipiko ekoizleenak. Kalitate handiko eta bertan ekoizturiko mozkinak eskaintzen dituzte". Asteotan etxeratu ahalko ditugu. Azaroaren 27ra arte eska ditzakegu Zuberoako ikastolak laguntzeko urtero moduan, hango elikagai goxoez hornituriko otarrak.

Nafartarrak taldekoen eskutik Usurbila heltzen den kanpaina honetatik jasotako laguntza, herrialdeko bi ikastoletara, Alozekoa Basaburuara eta Eperra Pettarrera bideratuko dute. Euskararen transmisiorako berme diren ikastoletara. Gogoan izan, Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. "Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen".

Laguntza ezinbestekoa dute beraz. Otarrok erostea dugu laguntza bideetako bat:

3 otar aukeran
Pettarra
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.

Arbaila
Prezia: 57 euro.
Produktuak: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.

Basabürüa
Prezioa: 68 euro.
Produktuak: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazna kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.

Eskaerak: azaroaren 27ra arte, NOAUA! Kultur Elkartean edo ikaskoli.eus atarian.
Informazio gehiagorako: ikaskoli.eus