Irakurketa-solasaldiak LHko ikasle askorentzat abenduan liburutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 23a, 13:33

Sutegi Udal Liburutegian haur eta gaztetxoei zuzendutako irakurketa-solasaldiak prestatu dituzte abenduaren 20 eta 23rako. Saioan parte hartzeko, lehendabizi, liburuak irakurtzea ezinbestekoa da. Beraz, jada liburuak eskuragarri daude liburutegian eta parte hartzeko izena eman beharko dute interesatuek, plazak mugatuak baitira.

Abenduaren 20an, asteartean, LH3 eta LH4ko ikasleei zuzendutako solasaldiak izango da Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak gidatuta. Juan Kruz Igerabidek idatzitako “Euskal Herriko ipuin gaiztoak” liburuari buruzkoa izango da solasaldia eta behar-beharrezkoa izango da liburua aldez aurretik irakurtzea. Esan bezala, jada eskuragarri dago liburutegian eta solasaldian eta parte hartzeko izena ematea ere ezinbestekoa izango da.

 

Bigarren irakurketa-solasaldia abenduaren 23an, ostiralean, izango da eta LH5 eta LH6ko ikasleei zuzenduta egongo da. Hau ere Yolanda Arrieta Malaxetxeberriak gidatuko du, eta berak idatzitako liburu bati buruz izango da “Nitaz ahaztu dira” liburuari buruz, hain zuzen. Liburua jada eskuragarri dago liburutegian eta parte hartzeko izena ematea ere ezinbestekoa izango da.