Larunbateko Bizipoza jardunaldirako izena aurrez eman

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 23a, 08:00

Bizipoza jardunaldien seigarren edizioa Usurbilen ospatuko da, azaroaren 26an.

Bizipoza elkarteak Udalarekin batera sustaturiko “Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen” jardunaldia ospatuko da azaroaren 26an Sutegin. Besteak beste, Amagoia Mujika Telleria kazetari usurbildarrak idatzitako “Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburua aurkeztuko dute.

Usurbilek zaintza ekosistema eredu propio baterantz jorratzen ari den bidearen baitan kokatuak daude jardunaldiok eta baita hilabeteotarako iragarri diren hitzaldiak ere.

ZAINTZARI LOTUTAKO AGENDA
Azaroak 26, larunbata
10:00-13:00
Bizipozaren 6. Jardunaldia Sutegin: “Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen”.
Egitaraua:
1-“Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburuaren aurkezpena. Peio Manterola Pavo eta Amagoia Mujika Telleria.
2-Gaur egungo markoaren kokapena.
Felix Arrieta Frutos.
3-Bizipozako elkarteen bizipenak.
Gure Señeak elkartea, Arnasa elkartea eta Pausoka elkartea.
4-Ondorioak.
Atsedenaldia
5-Mahai bueltan tertulia: Sistema publiko komunitarioa.
Zelai Nikolas Ezkurdia eta Felix Arrieta Frutos.
6-Zer dago gure esku? Mikro irekia.
7-Ondorioak.
Izen-ematea: 688 744 832 / bizipoza@bizipoza.eus


Abenduak 15, osteguna
"Zer dira zaintzen duten herriak?" hitzaldia.
Hizlariak: Oihane Ruiz arkitektoa, Col-lectiu Punt 6 eta Nora Erdozia Usurbilgo Udaleko arkitektoa.
Zehaztasunak: "Gure herrien antolaketari erreparatu nahi diegu. Askotan merkatuen mesedetan daude antolatuak, ez egunerokotasunak sortzen dituen beharren mesedetan. Hitzaldi honetan zainduak sentitzeko zer behar dugun, horri buruz ariko gara". Usurbilek gai honetan egindako ibilbidea ezagutzeko aukera egongo da besteak beste.

Urtarrilak 27, ostirala
"Zaharrak gara eta libre" hitzaldia.
Hizlariak: Miren Aranguren (Emagin elkartea), Mari Luz Esteban (EHUko irakaslea), Ruth Iturbide (NUPeko irakaslea).
Zehaztasunak: "Nola nahi dugu zahartu? Nola nahi dugu hil? Azken urteotan zahartzaroaren ikuspegi feministatik ekarpen oso esanguratsuak egin dira azken urteotan. Horretan ezinbesteko lana bilakatu zaigu Mari Luz Estebanek argitaraturiko "Andrezaharren Manifestua". Esteban gonbidatuko dute solasaldira. Adinkeria eta adinkeria generoarekin nola gurutzatzen den ere aztertuko dute baita "horrekin zer ondorio dituen, zer zapalkuntza eta indarkeria adierazpen dituen". 

Informazio gehiagorako eta izen-ematea:
gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus
943 377 110
usurbil.eus/zaintza-azoka

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Emagin, Matia, Gipuzkoako Foru Aldundia.