Hurbilagoren bonuak indartsu hasi dira saltzen goizean

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 10:17

Gaur ireki dute Hurbilagoren bonuak erosteko aukera eta hainbat izan dira Potxoeneara laguntza eske joan direnak. Ile-apaindegietako bonuak amaitzear daude, baina oraindik geratzen dira. Arazo teknikoak izaten ari da sarea eta ez da harritzekoa erosketa lana zailtzea. 

Hurbilago Merkataritza Elkartearen parte diren komertzio eta taberna batzuetan bonu kanpaina jarri dute martxan. Bi motako bonuak daude oraingoan: 20€-ren truke 30€-ko bonua, edota 7€-ren truke 10€-ko bonua.

Denda bakoitzak bonu kopuru jakin bat du, beraz, denda zehatz baterako bonuak eskuratu nahi badituzu, bizkor ibili beharra dago. Gainera, erosle bakoitzak 50€-ko deskontua lortzeko aukera izango du.

Bonuak online eskura daitezke, atari honetan bertan. Bonua erabili nahi duzun denda aukeratu eta denda barruan izango duzu bonua eroskeko aukera. Erosketa amaitzean, posta elektronikoz iritsiko zaizu bonua. Hau erakutsi beharko zaio dendariari.

Arrakala digitala ekiditeko, Internetera irisgarritasuna ez dutenentzat, bonuak fisikoan erosteko aukera ere badago. Oraingoz, ondorengo egunetan Potxoenean:
Azaroak 14, 9:00-11:00
Azaroak 29, 9:00-11:00
Azaroak 30, 16:00-18:00

Bonuak ondorengo komertzio eta tabernetan erabil daitezke:

  • Aizpurua Okindegia
  • Alkartasuna
  • Ane Ile-apaindegia
  • Iratze Natur Denda
  • Esnaola Janari Denda
  • Laurok Liburu Denda
  • N.I. ile apaindegia
  • Intza ile apaindegia
  • Itzira Eraikuntzak
  • Lizardi Liburu denda
  • Marije Arropa Denda
  • Usurbil Optika
  • Otar-Goxo
  • Laukote Kafetegia
  • Txapeldun Jatetxea