2022/12/08 12:30-20:00

Azoka

Usurbil Durangoko Azokan

Usurbil Durangoko Azokan
Durango, Usurbil

12:30-12:55 /17:30-17:55/19:00-19:25 Szenatokian (San Agustin Kultur Gunea): "Luze edo Motz". Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. 
Zehaztasunak: "Bakean dagoena bakean utzi lanaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!".

19:00-20:00 Mahaingurua Talaia-Landakogunean: "Euskal irudigileon papera XXI. mendean".
Parte hartzaileak: Joseba Larratxe "Josevisky" mahai inguruko gidaria izango da, Eider Eibar eta Unai Gaztelumendi gonbidatuak.
Zehaztasunak:
-Euskal gizarteak irudigileen lanari ematen dion balioa aztertuko dute mahaikideek eta beste hainbat gai: Teknologia berriek eskaintzen dizkietan aukerak edo profesionalizaziorako oztopo ote diren, sare sozialak euren lana euskal gizarteari ezagutarazteko bide egokia diren edo prekarietatea eta globalizazioa dakarten, eta azkenik, Inteligentzia artifizialek euren lanpostuak suntsituko dituzten dituzten.

Informazio gehiagorako: durangokoazoka.eus