2022/12/11 11:00 - 20:00

Azoka

Usurbil Durangoko Azokan

Usurbil Durangoko Azokan
Usurbil

11:00-11:30 "Ilargia eta landareak" liburu aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.
Zehaztasunak: "Ilargia eta landareei buruzko edukia jorratuko duen landareen kontsultategia aurkeztuko da". 
Oharra: Jakoba Errekondo egunero egongo da sinatzeko prest, abenduaren 7tik 11ra, 10:30-20:00 artean.

13:00-14:00 "Kultura bai, baina ez" mahaingurua Talaia-Landakogunean.
Hizlariak: Joseba Tapia musikaria + Yolanda Arrieta idazlea + Unai Iturriaga irudigile eta bertsolaria. Moderatzailea: Amagoia Gurrutxaga (kazetaria eta LANARTEAren koordinatzailea)
Zehaztasunak: "Kulturak pertsonen arima elikatzen duela errepikatu ohi dugu. Euskal kulturaren fruituak nolako baratzetan hazten dira, baina? Zein balditzatan egiten dute lan fruituok ekartzen dizkiguten sortzaileek?".

19:30-20:00 "Bukatu da!" ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin Talaia Landakogunean.
Zehaztasunak: "Amaierako ekitaldi honetan Durangoko Azokan zehar jasotako gertakizun nabarmenenen laburpena egingo dute, umorez".

Informazio gehiagorako: durangokoazoka.eus