Usurbilgo ordezkaritza zabala, Idoia Torregaraik itxiko duen 57. Durangoko Azokan

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 12:23

Bi aste baino ez 57. Durangoko Azokarako. Urtero moduan, datorren edizioan ere ordezkaritza zabala izango du herri honek abenduaren 7tik 11ra Landakon eta inguruetan antolatu den ekitaldi zikloan. Usurbildarren hainbat sortze lan ere aurkitu ahalko dituzue aipatu azokan. Lerrootan dituzue herrikideak partaide izango dituzten hitzorduei buruzko nondik norakoak. Adi, azoka Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak itxiko dute.

57. DURANGOKO AZOKA
Abenduak 8, osteguna

12:30-12:55 /17:30-17:55/19:00-19:25 Szenatokian (San Agustin Kultur Gunea): "Luze edo Motz". Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. 
Zehaztasunak: "Bakean dagoena bakean utzi lanaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!".

19:00-20:00 Mahaingurua Talaia-Landakogunean: "Euskal irudigileon papera XXI. mendean".
Parte hartzaileak: Joseba Larratxe "Josevisky" mahai inguruko gidaria izango da, Eider Eibar eta Unai Gaztelumendi gonbidatuak.
Zehaztasunak: "Euskal gizarteak irudigileen lanari ematen dion balioa aztertuko dute mahaikideek eta beste hainbat gai: Teknologia berriek eskaintzen dizkietan aukerak edo profesionalizaziorako oztopo ote diren, sare sozialak euren lana euskal gizarteari ezagutarazteko bide egokia diren edo prekarietatea eta globalizazioa dakarten, eta azkenik, Inteligentzia artifizialek euren lanpostuak suntsituko dituzten dituzten".


Abenduak 10, larunbata
14:30-15:00 "Ni ez naiz Mikel Laboa" liburu aurkezpena Talaia-Landakogunean.
Egileak: Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe.
Zehaztasunak: "Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez".

15:40-16:10 Peru Galbeteren "Beiratu" disko aurkezpena Ahotsenea-Musika-Plateruenan (Ahotsenea Zuzenekoak).
Zehaztasunak: "Bizitzari begietara begiratu -edo beiratu-. Beiratzea ere ba delako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin -nahiz eta hauskor-. Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu -hondatu ez dadin agian- diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. “Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut.” Xanti Etxeberri kontrabaxuan, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan, eta Peru ukelele eta txarangoarekin".

18:00-18:30 "Ilargiaren Egutegia 2023" (Argia) aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.
Zehaztasunak: "Ilargiaren egutegi berri aurkezteaz gain, ilargiak landareengan duen eraginari buruzko hitzaldia ere egongo da".
Oharra: Jakoba Errekondo egunero egongo da sinatzeko prest, abenduaren 7tik 11ra, 10:30-20:00 artean.


Abenduak 11, igandea
11:00-11:30 "Ilargia eta landareak" liburu aurkezpena Jakoba Errekondorekin, Talaia-Landakogunean.
Zehaztasunak: "Ilargia eta landareei buruzko edukia jorratuko duen landareen kontsultategia aurkeztuko da". 

13:00-14:00 "Kultura bai, baina ez" mahaingurua Talaia-Landakogunean.
Hizlariak: Joseba Tapia musikaria, Yolanda Arrieta idazlea, Unai Iturriaga irudigile eta bertsolaria.
Moderatzailea: Amagoia Gurrutxaga (kazetaria eta LANARTEAren koordinatzailea).
Zehaztasunak: "Kulturak pertsonen arima elikatzen duela errepikatu ohi dugu. Euskal kulturaren fruituak nolako baratzetan hazten dira, baina? Zein balditzatan egiten dute lan fruituok ekartzen dizkiguten sortzaileek?".

19:30-20:00 "Bukatu da!" ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenarekin Talaia Landakogunean.
Zehaztasunak: "Amaierako ekitaldi honetan Durangoko Azokan zehar jasotako gertakizun nabarmenenen laburpena egingo dute, umorez".


Informazio gehiagorako: durangokoazoka.eus