FIG Bilbao arte azokan Jose Luis Zumetaren 15 tenpera batu dituzte

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 24a, 17:41
Argazkia: FIG Bilbao.

FIG Bilbao paper arte eta grabatuaren nazioarteko azoka ospatuko da egunotan Bilboko Euskalduna jauregian. Usoa Zumeta bertan izango da. Jose Luis Zumeta zenaren 15 tenpera ikusgai ipiniko ditu azokako 34. standean.

FIG Bilbao jaialdian jatorrizko lan grafikoak, marrazkiak, serigrafiak edota argazkiak erakutsi ohi dira. "Bilboko Euskalduna Jauregia bezalako espazio batean kokaturik, jaialdi honek, urteetan zehar artista grafiko garaikide berrientzako plataforman bilakatu da", antolatzaileek aditzera eman dutenez.

Honakoa hamaikagarren edizio izango da eta azaroaren 24tik 27ra egongo da azoka zabalik.  

BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN

Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 4, 48011 Bilbo, Bizkaia

 

EGUNAK

Azaroak 24 / 27

Inaugurazioa:

Azaroak 24 osteguna, 19:30 (Soilik gonbidapenarekin).

 

Ordutegia:

Azaroak 24 osteguna: 11.00-14.30h.  - 16.30 - 21.30h.

Azaroak 25 ostirala: 11.00 - 21.00h.

Azaroak 26 larunbata: 11.00 - 21.30h.

Azaroak 27 igandea: 11.00 - 20.00h.