Kantuan plazarazeko deia larunbat honetarako, azaroaren 26rako. Kantu-jira hilero moduan, eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Kalejiran, kantuzaletasuna herri osora zabaltzen dihardute urte luzez Usurbilgo Euskal Kantu Taldeko kideek. Bi urteko behartutako isiltasunetik plazara gogotsu itzuli ziren iragan udaberrian, eta udako etenaldia salbu, hilero azken larunbatean herria euskal kantuez girotzen dihardute. Trikiti eta kitarra doinuen erritmora azkenekoz duela hilabete egin zuten moduan. Ahots ezberdinetara, kantu-liburuxkako abestiei errepaso bikaina eman zieten, Udarregi Ikastolako musikako irakasle Jaione Eskuderok gidaturiko biran.
Larunbat honetan beraz, kantu-jira. Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoen entsegu saioak astelehenero 18:00etan Agerialdeko musika gelan.