Sarek deitutako elkarretaratzea gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 25a, 07:32

Presoen eskubideen aldeko hileroko mobilizazioa gaur Sarek deituta, iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Azken urteotako Izan Bidea dinamika borobiltzeko, urriaren 8an Donostian egindako manifestazio eta jaialdiaren ondotik, Bilbora begira da jada Sare.

Urtarrilaren 7an Bilbora
Gaurko mobilizaziotik haratago, urtarrilaren 7an Bilbon batzeko deia egin du Sarek. "Etxera bidea gertu" aldarripean abiatuko da manifestazioa 17:00etan La Casillatik Bizkaiko hiriburuko udaletxeraino. "Urtarrilaren 7an, Bilboko kaleak duintasunez, bizikidetza lortzeko itxaropenez eta euskal presoei eta haien familiei eragiten dieten urraketen ondorioz giza eskubideak errespetatzeko exijentziaz beteko ditugu". Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute. "Bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezua elkarrekin aldarrikatuko dugu", iragarri du Sarek.