Santa Zezilia Eguna ospatu dute Zumarte Musika Eskolako kideek

Noaua Aldizkaria 2022ko azaroaren 24a

Santa Zezilia eguna hilaren 22an izan zen, baina gaur ospatu dute musikarien eguna Zumarte Musika Eskolako ikasle eta irakasleek. Kalejira egin dute talde instrumentalarekin eta dantzariekin herrian, eta ondoren, Sutegin kontzertuak eskaini dituzte taldeek.