1936ko gerran errepublikaren alde borrokan aritutako gudari Antonio Aranbururen semea. Herri Batasunako zinegotzi izandakoa 1983-87 legealdian. Herrigintzan ibilbide luze eta oparoa izandakoa, bereziki mugimendu ekologistari lotua.
Manu Aranburu Agirre herrikidea hil da ostegun honetan 69 urte zituela. Beilatokian izango da gaur, azaroak 25, ordutegi honetan: goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Agur ekitaldia larunbat eguerdiko 12:00etan egingo zaio gune berean.
Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak oroitu berri du Aranburu sare sozialen bidez. "Atzo gauean jakin nuen Manu Aranburu hil zela. Herrikide konprometitua, militante ekologista nekaezina, internazionalista eta azken urteotan pentsionisten mugimenduan eta jubilatu elkartean buru-belarri. Adiorik ez, kamarada!".
Mezuan bertan Solaberrietak aipatu moduan, mugimendu ekologistan, pentsiodunenean, eta oroimena berreskuratzeko lanketan buru-belarri jardun zuen. "Mila esker, #ManuAranburu, Usurbilgo memoriaren alde egindako guztiagatik", eskertu nahi izan dio Aranbururi Usurbil 1936 elkarteak.
Atzo gauean jakin nuen Manu Aranburu hil zela. Herrikide konprometitua, militante ekologista nekaezina, internazionalista eta azken urteotan pentsionisten mugimenduan eta jubilatu elkartean buru-belarri. Adiorik ez, kamarada! pic.twitter.com/MhQ2A3kpP9
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) November 25, 2022
Manu Aranburu euskal komunista historikoa hil da
— Euskal Herria★Donbass Komitea (@EHDonbass) November 25, 2022
#Usurbil pic.twitter.com/461DZSdMfV
Mila esker, #ManuAranburu, Usurbilgo memoriaren alde egindako guztiagatik. Hasiera-hasieratik emandako babesa oinarrizkoa izan da herriko oroimena plazaratzeko, beti hor egon baitzara, laguntzeko prest, bultzatzeko adi. Gudari izandako Antonio Aranburu Sagardia zure aitaren bide+ pic.twitter.com/oBWBjiLcS1
— Usurbil1936 (@usurbil1936) November 25, 2022
Adiorik ez, kamarada!🌹 pic.twitter.com/uSRZ7nwMCP
— Sortu Usurbil (@usurbilsortu) November 25, 2022
Euskal Herriko Komunismoaren historiko bat hil da, Manu Aranburu usurbildarra.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda 🏴☠️ (@Drazmihailovitx) November 25, 2022
Beti arte eta besarkada etxekoei!! pic.twitter.com/W0RC9kOWME
Beti Arte Kamarada MANU ARANBURU Comunista, Sindicalista Abertzale, Ekologista Usurbil Gipuzkoa Euskal Herria Hasta Siempre Kamarada Mila Esker BORROKAKARI pic.twitter.com/5hGatfzRyK
— Xanti Muñoz Sánchez (@xantims) November 25, 2022